Kukutza III aurrera

URRIAK 8 MANIFESTAZIOA, GAZTETXEA GARA, AURRERA KUKUTZA!!!

Kukutza III aurrera

   Kukutza III Errekalde auzoan (Bilbo) egoan gaztetxea da. Martxan egon dan hamahiru urteetan, bai honek bai izandako aurrekariak auzoari bizia, kultura eta giro euskalduna emon deutsie. Errekalde auzoaren babesa lortu dau eta udaletxeak betetzen ez eban hutsunea hartu dau; urte honeetan guztietan, gaztetxeak adin eta interes guztietako personentzako ekintzak antolatu ditu, auzoan integrau da eta auzokide guztien parte-hartzea buztartu dau.

   Urri lehenengoaren 21ean, ostera, Ertzaintzak bortizki hustu eban Kukutza III eta bertan bildutakoak zauritu eta hainbat lagun atxilotu zituan. Ertzaintza, modu berean, indarkeriaz oldartu jakien egun berean, arrastiz, manifestazinoan bildu ziranai. Hustu eta handik gitxira eraikin osoa eraitsi eben; holan, bertan sortutako mobimentu guztia etxe barik gelditu da, eta auzoak kultura erreferentzia galdu dau. Bizilagun ugariren eskariai muzin egin deutse udalak, interes ekonomikoen mesedetan.

   Honen bitartez, Arratiako gaztetxe eta gazte asanbladak gure babesa eskeini gura deutsegu Kuku-tza III Gaztetxeko kideai, aurrera segidu dagien, ukaezina dalako auzoaren alde egin daben beharra eta batez be guretzat, asanbladak garan aldetik, eredugarriak diralako.

ARRATIAKO GAZTETXE ETA GAZTE ASANBLADAK