Señor Rajoy, usted no tiene puertas para este mar: PRESOAK EUSKAL HERRIRA

Sare sozialetan izugarrizko arrakasta izan duen bideoak. Tantaz tanta itsasoa gara, EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA!!! Urtarrilak 11an, itsasoa Bilbon.


Tantaz Tanta ekimena ahalegin berezia egiten ari da euskal presoak etxeratzeko eskaera mundu osoan entzun dadin.
Alde batetik, nazioarteko hainbat eta hainbat hedabideri komunikatu bat eta bideo bat igorri diote urtarrilaren 11ko mobilizazioaren berri emateko eta, aldi berean, presoek eta haien senitartekoek jasaten dituzten giza eskubideen urratzeak azaltzeko eta euskal gizarteak sakabanaketa politikaren kontrako jarrera duela adierazteko.

Horrekin batera, Twitter kontuak ireki dituzte zenbait hizkuntzatan, Europako hainbat tokitan boluntarioek kudeatzen dituztenak. Boluntario horiek arduratzen dira, halaber, informazioa elkarteei, beste hedabide batzuei eta ordezkari politikoei helarazteaz. Hizkuntza hauetako kontuak daude abian egun: ingelesa, frantsesa, italiera, portugesa, katalana eta asturiera, eta, hurrengo egunetan, gehiago irekiko dira.

Era berean, datorren urtarrilaren 11n nazioarteko prentsarako bulego bat jarriko dute Areatzan, eta bertara gonbidatu nahi dituzte Bilbora ekitaldiaren berri ematera joango diren kazetari guztiak. Bulegoa goizeko 11etan irekiko dute,  espetxeetan eta erbestean gertatzen diren giza eskubideen urraketak azaltzeko, eta elkarrizketak egin ahal izango dira antolatzaileekin, presoen senitartekoekin eta sakabanaketaren biktimekin. Arratsalderako ere toki berezia prestatu dute nazioarteko prentsarentzat, herritarren itsaso zabala modu egokian bizi dezaten.