Sagardotegire irteera


                                                

Txoooo...oootx!!!! deiari erantzune emonez astigarraga aldera irteera antolatu dogu, ohitura egiten hasi garen eguneko bijeaz. Areatzako eleiz portikuen hasten da dana, bertan autobus bet eukiku (autobus honen irteerako ordue egun batzuk lehenago jakinaraziko jatsuea), honek Hernaniko herrire eroango dozku poteo txiki baten ostean barriro igon eta Astigarragako Iparragirre sagardotegire eroango dozkune. Bazkal ostean Hernanire bueltau bertako giro onagaz amaituteko.


Irteera martxoak 10, zapatuen izingo da, goizeko 11:00etan eleiz portikutik eta bueltea Hernanitik gaueko 00:30etan autobus gidariegaz gelditan garen lekutik.
Izena emoteko aldez aurretik 10€ko fiantza txikie imini beharko da, honitako telefono batera deituz (696 366352 edo 629 08 15 17) autobuseko plaza aseguretako. 

NORTASUNA DUEN SAGARDOTEGIA
Gipuzkoan, Hernanin dago Iparragirre Sagardotegia,Gipuzkoan, Astigarragatik Nafarroarako bidean. Sagarrondo, sagardogile eta artisten lurralde honetan, ohitura arte bihurtzen duen sagardotegia duzu Iparragirre. Nortasun handiko sagardotegia da, ehun urteko historia gordetzen duena. Estilo modernoa eta tradizioaren zaporea uztartzen ditugunez, gure etxera datorrenak benetan gozatzen du. Bertako sagardoa eta kalitate oneko janariak eskaintzen ditugu, lagunarterik gozoenean dastatzeko. Belaunaldiz belaunaldi, Iparragirre Sagardotegia!

www.iparragirre.com