Krisia gazte ikuspuntutik

 Martxoaren 29ko Greba Orokorrari begira, mobilizaziora deituten daure Arratiako gazte independentistak.

 Martxoaren 21ean bideo bat grabatuko da arratsaldeko 18:00etan, eta inguruko gazteei bertan parte hartzeko deia zabaltzen dozkue.

 Ondoren, hitzaldia emango dabe Lemoako Karabie gaztetxean, arratsaldeko 19:00etan. Bertan, pairatzen ari garen krisi ekonomikoa eta gaur egun Euskal Herrian dugun egoera aztertuko da gazte ikuspuntutik.

ZUEN ABERASTASUNA GURE MISERIA!
MARTXOAREN 29AN, GAZTEOK GREBARA!