
LABURBIRA, Film Laburren IX. Zirkuituak, azken urtean ekoitzitako euskarazko zortzi ikus-entzunezko eramango ditu Euskal Herriko 27 herritara, bai eta Londresera zein Parisera ere.
ZORTZI IKUS-ENTZUNEZKO ORDU ETA ERDI INGURUAN
Emanaldi bakoitzean zortzi ikus-entzunezko eskainiko dira, 2011ean eta 2010ean ekoitzitakoak. Aurreko edizioetan bezala, honetan ere ibilbide luzeko egileak eta egile berrien lanak ezagutarazteko ahalegina egin dugu: Jon Garaño, Gregorio Muro, Maialen Sarasua, Joseba Uberuaga, Paul Urkijo, David Zabala eta Xoxe Díaz. Bestetik, 60.hamarkadan Franco garaian Gotzon Elortzak 16mm-tan grabatutako Aberria dokumental interesgarria ikusteko aukera izango dugu.