Dispertzioaren biktimak:lau istripu azken egunotan


Euskal preso politikoan senide eta lagunek lau istripu eukin dabez egunotan. Arrazoia: dispertsinoa; hau da, urruntasuna, errepidea eta muga bako kilometroak. Bertold Brecht-ek esaten eban “hilteko era ugari dagoala”, eta zoritxarrez, dispertsinoa istripu iturri da sarri, eta batzutan, heriotza iturri. Oraingoan, ez da holangorik egon, zorionez.
Gainera, PP martxan ipinten dabilen Shockaren doktrina partikularraren barruan, biolentzia honen kontra protesta egitea bera galarazi gura dabe, Atarrabian oin egun batzuk ikusi ahal izan zan moduan.
Halan da be, indartsu dago presoen eskubideen aldeko mugimendua, Herrira. Pasau dan astean izan zan hileko azken barikua, eta Arratian, kontzentrazinoak burutu zirean Igorre eta Lemoan, atertu bako euripean. Igorren, 50 bertaratutakoek, bideoa grabatu eben, maiatzaren 19an Goazen plazaraekimenean parte hartzeko. Egun horretarako, deialdi desbardinak antolatu dabezArratiako herrietako herri-bilguneak (Zeanuri, Artea, Dima, Igorre eta Lemoa). Lemoan bazkaria egingo da (ez ahiztu txartelak erostea), ostean ekitaldia eta gauean, Arratia rock, Antxon, Vendetta, Itziarren Semeak, Koma eta Nik Khaos taldeakaz.
Bideorako, presoen senide eta lagunen lekukotzak grabatzen egon zirean eta ostean, pintxoak eta edatekoa eukin ebezan.